XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pentsatu.

Behin eta berriz pentsatu jakin arte.

Errepikatu barneratu arte, buruz ikasi arte. Bi biko, lau. Bi hiruko, sei. Bi lauko, zortzi.

Ongi egongo dira zu gabe, zu gabe ere.

Ongi egongo dira.

Hala izan beharko luke, hala izan beharko du, dena den.

Hala bedi. Badakizu behintzat, ziur zaude ez duzula beren errukirik nahi, ez diezula pena eman nahi.

Edo ezin duzula. Ez dakizula nola. Medikuek ere ez dizute lagundu.

Isilik alde egiteko modua aurkitu behar duzu.

Inori ezer esan gabe alde egin. Despedidarik gabe. Malkorik gabe. Inoren malkorik gabe.

Zer moduzko eguraldia egiten du?.

Andrésen ahots arinak zure gogoetetatik atera zaitu.

Zutitu egin da, kafea bukatuta.

Frexko xamarra, baina oso egun polita datorrela dirudi.

Eguerdi alderako berotu egingo du.

Zoora joan beharko genuke, gorilak ikusteko gogoa daukat esan ahala, esan duzunaz ia harritu egin zara.

Horrek esan nahi du hilekoarekin zaudela edo deprimitzera zoazela une batetik bestera.

Luisek Madrileko zoora egiten zenituzten txangoak bide ditu gogoan.

Badaki gorilek hunkitu egiten zaituztela eta zoologikoetakoek tristetu egiten zaituztela.